Ama batek zoriontzen omen gaitu sakelekoaren erabilera mugatu dugulako. Pentsatu dut nire artean, olatua baliatuz bada ere, mugarik jarri ote dion etxean baina ez diot ezer esan.
Jakin dut, ordea, ikaslea sagardotegira doala lagunekin. Guraso horrek emango zion baimena eta dirua gelako lagunekin afaltzera joateko, jakinda, ondo edo gaizki egoteaz aparte, legez-kanpokoa dela adin-txikikoek alkohola edan dezaten: agian pentsatu du... ... "nahiko nuke eskolan zigortuko balute ostiral gauen; hartara, ezingo litzateke sagardotegira joan"... ... edo horrelakoren bat.
Atzo bertan irakurri nuen (Europa Press 26_04_2016) Cantabrian atxilotu dutela 31 urteko "gaztea" gida-baimenik gabe autoa eramateagatik eta 20 kilometroz goardiazibilari ihes egin nahi izateagatik. Atzeman omen zuten poliziek ondoan norbait zeramala. Zein ote eta gidariaren ama! Ama horrek ere, berak neurriak hartu ordez pentsatuko zuen ... ... "bazen garaia poliziak semea atxilo zezan".
Aspaldixamar irakurri genion Pepe Múgica Uruguayko lehendakari-ohiari, etxean hezi eta eskolan ikasi egin behar izaten zutela gazte eta nerabeek baina martxa honetan... ...

No hay comentarios:
Publicar un comentario