Ama batek zoriontzen omen gaitu sakelekoaren erabilera mugatu dugulako. Pentsatu dut nire artean, olatua baliatuz bada ere, mugarik jarri ote dion etxean baina ez diot ezer esan.
Jakin dut, ordea, ikaslea sagardotegira doala lagunekin. Guraso horrek emango zion baimena eta dirua gelako lagunekin afaltzera joateko, jakinda, ondo edo gaizki egoteaz aparte, legez-kanpokoa dela adin-txikikoek alkohola edan dezaten: agian pentsatu du... ... "nahiko nuke eskolan zigortuko balute ostiral gauen; hartara, ezingo litzateke sagardotegira joan"... ... edo horrelakoren bat.
Atzo bertan irakurri nuen (Europa Press 26_04_2016) Cantabrian atxilotu dutela 31 urteko "gaztea" gida-baimenik gabe autoa eramateagatik eta 20 kilometroz goardiazibilari ihes egin nahi izateagatik. Atzeman omen zuten poliziek ondoan norbait zeramala. Zein ote eta gidariaren ama! Ama horrek ere, berak neurriak hartu ordez pentsatuko zuen ... ... "bazen garaia poliziak semea atxilo zezan".
Aspaldixamar irakurri genion Pepe Múgica Uruguayko lehendakari-ohiari, etxean hezi eta eskolan ikasi egin behar izaten zutela gazte eta nerabeek baina martxa honetan... ...
2016/04/27
2016/04/08
Sakeleko telefonoak eskolan
Egun tristea gaurkoa.
Duela 5 urte hasi ginen irakasleon arteko eztabaidetan sakeleko telefonoen erabileraren inguruan.
Erabilera eragotzia zegoen baina saiatu nintzen (asko gainera) irakaskideek ikus zezaten zenbaterainoko abantaila suposa zezakeen teknologi horren erabilerak.
Nire asignaturako Twitter kontua ere zabaldu nuen eta saiatu naiz traola bidez, ikasleek identifika ditzaten ikasketa eta eskolaren inguruko gaiaiak.
Hainbat ariketa, irteera, saio birtual, talde-lan eta abar sustatu ditugu eta piskanaka hasi gara onartzen ikasleek beren sakeleko ordenagailua ikasketarako ere erabili ahal dutela onartzen.
Gauzak asko okertu dira, ordea.
Baummanek "errealitate likidoa" deritzon hori, esango nuke, "gaseoso" bihurtu dela eta ikasleek bukatu dute sakelekoa jolaserako eta beren "tontakeriatarako" baino ez dela erakusten. Tontakeria kakotx artean jartzen dut, ez uste dudalako benetan hala dela baizik eta adierazteko, erabilera, axaleko eta lagunarteko harremanetara mugatzen dela.
Ez dago esperientzia partekaturik, ez dago komunikazio orokorrik, ez dago, Austriara bidaia eginda ere, norberaren edo bere laguntxoen "selfia" baino. Berdin izan zitekeen Austriako Grazen edo etxeko komunean: kontua da, ni, nire burua eta nire gertu-gertuko zirkuluak baino ez dutela protagonismorik nire sare partekatuan.
Ondorioz, eztabaida piztu dugu berriro eta ez dut aurkitu adibide bakar bat erakuts dezakeena ikasleen erabilera egokia ikasgaiei dagokienez.
Azkenik, sakelekoak ez ba digu gehiago eta hobeto ikasten edo ikas-irakas esperientziak partekatzen lagunduko, erabilera galeraztea erabaki da eta horren inguruko beste hausnarketa batzuk egin beharko baditut ere, momentuz hauxe da esan nahi dudan guztia: albiste txarra.
Nonbait irakurria dut eskolak ateak zabalik behar dituela, ez bakarrik ikasleak sar daitezen baizik eta gizartea eraldatuko duen jakinduria atera dadin. Ate horiek -nik diot- errealak edo birtualak izan daitezke eta, beraz, jakintza banatzeko aukerak biderkatu egiten direla pentsa daiteke informazio eta komunikazio tresna birtualei esker.
Oraingo saiakeran behintzat ez da hala gertatu.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
